AZKEN BERRIAK
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1789
Agustin Porras idazle eta editoreak Angel Guinda, 2022an hil zen poetaren omenez, antolatzen dituen irakurketen artean oraingoan bi idazleek aurkeztu eta irakurriko dituzte bere poemak El Alambiquen. Larunbatean eguerdiko 12etan. Tere Irastortzak Angel Guindaren Los deslumbramientos seguido de recapitulaciones poema liburua itzulia du, argiratua ez duen arren, oraindik. Eta bertan poema batzuk euskaraz irakurri ditu bere omenez.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1680
Aurreko aleetan bezala Tere irastortzaren poema berri bi fratsesera itzulita, eta oraingoan Chus Pato poetaren galegozko hiru poemen itzulpena argitaratu dituzte aldizkarian.
Tere Irastortzaren poemak frantserarako itzulpenak
Chus Poetaren hainbat poema euskarara Tere Irastortzak itzuliak.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1871
Tere Irastortzaren poema batzuk Thalamusmagazine aldizkari literarioan.
Maria Beleña poeta gazte eta ausartaren eskutik aurkeztu ditu bere lau poema, horietatik hiru elebidun, bere aspaldiko poema bat, Ur da Lur taldeak kantatua, eta Zortzikoaz poema eta poema horixe egilearen ahotsean euskaraz eta gazteleraz.
Urte zaharrari iragaiten uzteko eta urte berrian itxaropenez murgiltzeko gonbidapena.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1790
Gazteengan poesia idazteko gogoa piztu nahi dute liburu honekin, eta horretarako, ilargiari begira jarriko dituzte, "baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den hori". Proiektua biribiltzeko, Idoia eta Bea musikariek abesti bat sortu dute.
1545 argitaletxe oiartzuarrak lan honenen bidez gazteengan poesia idazteko gogoa piztea du helburu, eta horretarako ilargiari begira jarriko dituzte, “baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den hori”. Euskal Herri osoko 29 poetek (behean ikus daiteke zerrenda) euren hondar aletxoa jarri dute lanerako. Poemen aurretik irakurleek hiru hitzaurre topatuko dituzte: ilargiari begiratzeko hiru ikuspuntu, hain zuzen: zientifikoa, filosofikoa eta literarioa. Eta poemen ondoren, euskal poesiaren ibilbide bat egiten duen artikuluarekin egingo dute topo. Lana biribiltzeko, kantu bat ere sortu dute Idoia eta Bea musikariek, azken egunotan sare sozialetan arrakasta izaten ari dena.
Durangoko Azokan Sagu-ganbaran egindako aurkzpenean hartu zuen Tere Irastortzak, hitzaurre-egileekin ( Joseba Sarrionndia, Iñigo martinez eta Ana Galarraga) eta beste hainpat poetarekin batera ( Jon Gerediaga, Lore Bilbao, Juan Luis Otamendi)
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1890
Mundua betetzen zenuten ( Pamiela) eta Llenabais el mundo.Mundua betetzen zenuten ( Olifante) liburuekin ariko da aste honetan Tere Irastortza Donezteben, ostegunean, eta Elizondon igandean.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 2125
Liburua Iruñean eta Euskal Herritik kanpoko hainbat ferietan aurkeztu ondoren ( Zaragozan, Tausten, Teruelen, Sorian eta Toledon) aste-bukaera honetan Sevillara iritsi da.
Dagoeneko Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten Yerma liburudendan aurkitu dezakezue eta Liburu Azokan Yerma liburu-dendako mahaian sinatuko du egileak.
Urriaren 29an, larunbata, 17.00-18:00 bitartean. Liburu sinaketa, Liburu Azokako Yerma liburu-dendako mahaian.
________________
Tras presentar el libro en Pampona y en otras ciudades ( Zaragoza, Tauste, Teruel, Soria y Toledo) el libro Llenabais el Mundo.Mundua betetezen zenuten ( Olifante) ha llegado a la librería Yerma de Sevilla.
El fin de semana la autora firmará su libro en la caseta de la librería Yerma, en la Feria del libro.
Sábado 29 de octubre, entre las 17.00 y las 18:00 Firma del libro en el stand de la librería Yerma.