AZKEN BERRIAK
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 3091
Gema Lasarte, Aurelia Arkotxa, Laura Mintegi eta Tere Irastortza aritu ziren Azpeitian Emakumeen Txokoan gaiari buruz. Gainezka egon zen aretoa.
Gehiago irakurri: "Euskal literatura eta generoa" mahai-inguruan Azpeitian, 2014ko apirilaren 30ean.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 3116
Gobernantza europarrari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko zikloa burutuko da maiatzaren 6, 13 eta 20an San Telmo Museoan. Zikloak Europako Batasunaren inguruko alderdi nagusiak jorratzeko eta iritziak trukatzeko gunea izan nahi du.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 8970
![]() |
Tere Irastortzak bere poemak irakurri ditu New Yorkeko Unibertsitatean, AMERICAN PEN CLUBak gonbidatuta. Webgune honetan irakur daitezke poema horiek gazteleraz eta ingelesez ere.
Leer en castellano | Read english |
![]() |
![]() |
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 9354
PEN AMERICAN CENTERrek antolatu duen PEN WORLD VOICES izeneko jaialdian hartuko du parte Tere Irastortza euskal poetak, New Yorkeko Unibertsitatean . Jaialdi horretan ere, New Yorkeko Unibertsitateko nazio-arteko etxe guztiek ere hartuko dute parte, egunean zehar.Jaialdi nagusi horren barruan antolatutako BREAD for the SOUL jaialdian izango da bere emanaldia .
Arratsaldeko 4etatik 6etarako jaialdian izango da euskal ordezkariak, eta bertan bere poemak euskaraz eta ingelesez irakurriak izango dira , beste bi poetekin batera. Beste bi poetak izango dira bat katalandarra, Melcon Mateu eta bestea, Odi Gonzales, ketxuarra. Jaialdian zehar bere azken hiru poema- liburuetako testuak irakurriko ditu. Bestalde euskal kulturaren berri emanez, bere emanaldian erabiliko du Aitor Furundarenak bere azken libururako sortutako musika. Aitor Furundarenak sortu eta Garikoitz Mendizabal eta Iñaki Telleriarekin grabatutako musika Eta orain badakit diskan.
Tere Irastortzaren poemak ingelesera, italierara, gaztelerara, katalanera, gailegora eta frantzesera itzuliakizan dira hainbat antologiatan, aldizkaritan eta liburutan. Oraingoko ekitaldirako Sara J. Trutlek itzuli ditu. Ingelesera eta beste hizkuntzetara lehen ere itzulitako beste poema batzuk bere webgunean ikus daitezke www.tereirastortza.com orrian. Jaialdian erabiliko den musika ere entzun daiteke webgune honetan.
_____________________________
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 6502
![]() |
||
Tere Irastortza:Argitaratu gabeko poema (2000 ingurukoa)
Musika: Xabier Sarasola
|
||
|
||
![]() |
Haizeak dakar hodeia
hodeiak dakar euria,
euriarekin bizia
gozoa eta gazia.
Ez nau larritzen trumoiak,
ez eta ere karroinak,
beti besteen artean
osatzen baita gaisoa.
Argia eta itzala
batera sortuak dira,
elkar ukatu gabe
bata bestearen jiran
elkar deuseztatu ezkero
biak ezer ez dira.
Ez nintzen jaio bakarrik
eta ez banaiz bizi bakarrik
ez naiz sortu alferrik
Sinisten dut |
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 5312
![]() |
Euskal Idazleen Elkarteak antolaturik, eta aurtengo "Galeusca" topaketa literarioen egitarauren barnean, "Alén da fronterira" libururaren inguruko emanaldia izango da ostiral honetan. Bertan besteak beste Tere Irastortzaren poemak ere irakurriko dira.