AZKEN BERRIAK
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 3660
Gaur egungo poesiari buruzko ihardunaldiak antolatu dituzte Valentzian Centre del Carme Cultura Contemporànian, lau ardatz hauetaz hausnartuz Atzerririk? Nortasunik? Gutxiengorik? Denboraldirik?. 2020ko urtarrilaren 22an eta 23an. Tere Irastortzaz gain parte hartzaileak dira Miguel Casado, Concha García, Ana Gorria, Rodolfo Häsler, Joan Navarro, Chus Pato Jenaro Talens.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 7860
Mikel Lizarralde BERRIA 2020ko urtarrilak 2
Balea Zuriak 'Lurra eta dardara' antologia argitaratu du. Zortzi emakume poetaren lan argitaratuak eta kaleratu gabeak jaso ditu
Hamaika antologia molde dauden bezala, hamaika modutara hurbil daiteke antologia bat prestatzera doana esku artean duen material aukerara. Kanon bat planteatzeko hautua egin lezake, edo hamaika aukeraren artean proposamen bat egin. Hain zuzen ere, azken aukera horren alde egin du Balea Zuria argitaletxeak Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa prestatzeko orduan. Gehiago irakurri...
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 3339
GARA: Xole ARAMENDI |2019/12/17
‘Hitzak hots’ ikuskizunak bost ahots bilduko ditu asteazken honetan Chillida Lekun egingo den emanaldian. Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren olerkiak entzungo dira, Anjel Valverdek musikatuak.
Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia. Bost emakume. Bost poeta. Bost ahots. Denen hitzak hots bihurtuko dira asteazkenerako prestatu den saioan. 19.30etatik aurrera Chillida Lekun egingo da emanaldi berezia. Berezia letrak eta musika uztartuko dituen ekitaldia zuzenean grabatu egingo delako. Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko editoreak aurreratu duenez udaberrian ikusiko du argia grabazioak disko-liburu euskarrian.
Anjel Lertxundi eta Antton Valverde izango dituzte lagun asteazkenean. Oriotarra arduratuko da bost idazle protagonisten lanen sarrera literarioa egiteaz. «Bost poetika, bost ikuskera eta zortzi poema, zortzi kantu, hitzak hots bihurtuta. Bost poema, zortzi poema. Euskal konpas ezagunean bezala, zortziko bat osatzen du kontzertuak: 5/8 [...]», hauexek Lertxundik proiektu literario-musikal honen harira idatzi dituen hitzak.
Segidan poeta bakoitzak aurkezpena egingo du eta gero Antton Valverdek berak musikatu dituen zortzi olerkiak abestuko ditu Alos Duo –Alos Quartet-eko bi kide– taldearekin batera.
Emanaldia irekia da baina sarrera ia denak agortuta daude antolatzaileek adierazi dutenez.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 3801
Genero programak eta politikak kulturan programaren barruan Tere Irastortzak euskal emakumezko idazleen historiaren eta orainaren ikuspegia emango du larunbat honetan, goizeean zehar izango diren aurkezpen eta tailerren artean. Sortzaile aniztasun eta aberastasunak dakartzan berrikuntzak eta ekarpenak ikustarazteko proposatutako bideak jorratuko dira.
Izen-emateak: www.lankor.eus/generoetakultura2019
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 4297
Txoriak dira bederatzi, liburu berria. Tere Irastortzak liburu berria aurkeztuko du Pamielarekin.Saio eta Testigantza bilduman argitaratuko du. Testu laburrez osatuta dago: ohar, gogoeta eta hainbat poema.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 4868
Planeta Clandestino taldeak gonbidatuta, Tere Irastortzak LogroñokoAgosto Clandestinoko ekitaldietan parte hartu du aurtengo udan. Abuztuaren 2an Itziar Ancinekin eta Nerea Hernandezekin batera aurkeztu zuen bere liburua.
Aurtengo udan Tere Irastortzak bere azken liburuaren antologia elebiduna argitaratu du. Mundua betetzen zenuten liburuko hogeita zortzi poema gaztelerara itzulita aurkeztu ditut Logroñon Abuztuan, Planeta Clandestino argitaletxearekin. Testuen itzulpena egilearena da, eta barruko irudiak Iñaki Bastarrikarenak dira.
Argitalpena zenbatutako 300 alekoa da, eta lortzeko nahi duenak, argitaletxearekin jarri behar du harremanetan, postaz liburua jasotzeko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean. Webgune honetan ere jaitsi dezakezue pdf-a, eta bertako poemak ere irakur ditzakezue banan-banan.
Nerea Hernandezek egin zuen aurkezpenean adierazi zuenez,
El cielo, el mar, Grecia y una conversación pretérita son recurrentes en los poemas, que cambian de estructura con la introducción de lo que parece una cuenta atrás intimista en la que las imágenes se suceden como ráfagas de luz, o con la explicación de algunos términos espolvoreados sobre las páginas: altar, frenar,...
Tere dialoga con una ausencia a la que se espera y de la que se sabe, sin embargo, que no va a regresar; mientras la vida sigue y parece cubrirlo todo, y el mar y la ciudad son el espacio infinito y la falta de este, respectivamente. Entre las cuatro paredes del papel, la vida, la muerte, la inmensidad, la ausencia, se dan cita para hablarnos como los viejos conocidos, con nuestra misma voz en palabras de otros.
PRESENTACION DE AGOSTO CLANDESTINO
OSORIK IKUSTEKO : Nerea Fernandez : PRESENTACION DE AGOSTO CLANDESTINO Argitalpena zenbatutako 300 alekoa da, eta lortzeko nahi duenak, argitaletxearekin jarri behar du harremanetan, postaz liburua jasotzeko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean.