AZKEN BERRIAK
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 10971
PEN AMERICAN CENTERrek antolatu duen PEN WORLD VOICES izeneko jaialdian hartuko du parte Tere Irastortza euskal poetak, New Yorkeko Unibertsitatean . Jaialdi horretan ere, New Yorkeko Unibertsitateko nazio-arteko etxe guztiek ere hartuko dute parte, egunean zehar.Jaialdi nagusi horren barruan antolatutako BREAD for the SOUL jaialdian izango da bere emanaldia .
Arratsaldeko 4etatik 6etarako jaialdian izango da euskal ordezkariak, eta bertan bere poemak euskaraz eta ingelesez irakurriak izango dira , beste bi poetekin batera. Beste bi poetak izango dira bat katalandarra, Melcon Mateu eta bestea, Odi Gonzales, ketxuarra. Jaialdian zehar bere azken hiru poema- liburuetako testuak irakurriko ditu. Bestalde euskal kulturaren berri emanez, bere emanaldian erabiliko du Aitor Furundarenak bere azken libururako sortutako musika. Aitor Furundarenak sortu eta Garikoitz Mendizabal eta Iñaki Telleriarekin grabatutako musika Eta orain badakit diskan.
Tere Irastortzaren poemak ingelesera, italierara, gaztelerara, katalanera, gailegora eta frantzesera itzuliakizan dira hainbat antologiatan, aldizkaritan eta liburutan. Oraingoko ekitaldirako Sara J. Trutlek itzuli ditu. Ingelesera eta beste hizkuntzetara lehen ere itzulitako beste poema batzuk bere webgunean ikus daitezke www.tereirastortza.com orrian. Jaialdian erabiliko den musika ere entzun daiteke webgune honetan.
_____________________________
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 7344
Tere Irastortza:Argitaratu gabeko poema (2000 ingurukoa)
Musika: Xabier Sarasola
|
||
|
||
Haizeak dakar hodeia
hodeiak dakar euria,
euriarekin bizia
gozoa eta gazia.
Ez nau larritzen trumoiak,
ez eta ere karroinak,
beti besteen artean
osatzen baita gaisoa.
Argia eta itzala
batera sortuak dira,
elkar ukatu gabe
bata bestearen jiran
elkar deuseztatu ezkero
biak ezer ez dira.
Ez nintzen jaio bakarrik
eta ez banaiz bizi bakarrik
ez naiz sortu alferrik
Sinisten dut |
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 6072
Euskal Idazleen Elkarteak antolaturik, eta aurtengo "Galeusca" topaketa literarioen egitarauren barnean, "Alén da fronterira" libururaren inguruko emanaldia izango da ostiral honetan. Bertan besteak beste Tere Irastortzaren poemak ere irakurriko dira.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 6405
Alén da fronteira. Sete poetas vascos liburua aurkeztu da Galizian. Bertan agertzen dira Tere Irastortzaren hainbat poema.
Argitalpen hori Pamiela argitaletxeko Siete poetas vascos Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia liburuaren itzulpena da.
Informazio gehiago: www.kalandraka.com
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 8849
|
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 8460
ETA ORAIN BADAKIT ITSASO KONTRA BAT emanaldia HENDAIAN, Mendi Zolan.
Martxoaren 24an, larunbatean. 19:00etan.