AZKEN BERRIAK
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 7074
![]() |
Aldez aurretik Aretxabaletan eta Donostiako Udal Liburuko Sotoan aurkeztu dira Tere Irastortza eta Karmele Igartuaren liburuak. Bietan jendeak gainezka egin du. Poesia,musika eta irudiz hornitutako emanaldiko parte-hartzaileetako eta sortzaileetako hiru goierritarrak dira : Tere Irastortza, zaldibitarra, Aitor Furundarena, ordiziarra eta Iñaki Telleria, idiazabaldarra.
Azken urteetan ohi duenez, Bergarako IDAZLE ESKOLAk bere Ilunabar Literarioa antolatu du Donostian. Aurrekoetan bezala, aurten ere, Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat (Pamiela,2011) liburua aurkeztuko da bere jaioterrian. Karmele Igartua 2010ean hil zen eta bere poemak Itziar Gomez, gidoilari, aktore irakasle eta Idazle Eskolako kideak irakurriko ditu.
Aurkezpen horretan izango da, gainera, Tere Irastortza ere eta bere Eta orain badakit liburuko poemak irakurriko ditu. Molde honetan, Karmele Igartua eta Tere Irastortzak batera zuten egitasmoa burutuko da, zeinetan, elkarren irakurle ziren bi idazleren lanak batera aurkezten diren.
Baina , irakurketan, gainera , beste bi irakurketa ere izango dira. Bata, irudi bidez, Izaskun Etxeberriak egin duena. Izaskun Etxeberriak Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarentzat sortu ditu argazkiak. Izaskun Etxeberria, irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolako kidea da. Beste irakurketa, musikala izango da. Aitor Furundarenak Eta orain badakit (Pamiela, 2011) libururako , Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabalekin batera sortutako musikaz eramango du Beasainen. Aitor Furundarena, soinujolea, musika-sortzailea eta Musikeneko irakaslea da. Iñaki Telleria perkusionista , Barakaldoko Musika Bandako zuzendaria da, eta aspaldi, Eta orain badakit liburuko “ Perkusionista batentzako hitzak “ testuarentzat sortu zuen pieza bat.
![]() |
Igartzako Gonbidapena |
Aretxabaletako emanaldiaren bideoa hementxe ikus dezakezue
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 5225
![]() |
Lazkaon Liluratura saioen barruan hartuko du parte arratsaldeko 6:00etik 7:30etarako tartean. Webgune honetan irakur daitezke liburu hartako hainbat poema, eta entzun daitezke idazleak berak irakurrita ETA ORAIN BADAKIT ITSASO KONTRA BAT emanaldian.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 4864
ILUNABAR LITERARIOA ARETXABALETAN (AURKEZPENA) (2011-6-17) |
|
Eta orain badakit itsaso kontra bat. Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat ( Pamiela,2011) eta Tere Irastortzaren Eta orain badakit (Pamiela,2011) liburuen irakurketa, musika eta irudiz lagundua.
|
ILUNABAR LITERARIOA ARETXABALETAN (IRAKURKETA) (2011-6-17) |
|
Eta orain badakit itsaso kontra bat.
Karmele Igartua ( Itsaso kontra bat , Pamiela, 2011)
Itziar Gomez ( K. Igartuaren testuak )
|
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 4473
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 4989
![]() |
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 7037
Agurtzane Solaluzek Ean, Abuztuaren 1etik 7ra bere lanak erakutsiko ditu.
Margolariak dionagatik 2010eko insomnio gau batean bere margolanak eta poesia elkartu nahi izan zituen eta urtebete eman du bere barne-diskurtsoa poesiaren ispilu aurrean jartzen. Horretarako hainbat euskal poetren testuak erabili ditu ( Harkaitz Cano, Luigi Anselmi,Miren Agure Meabe,Iñaki Irazu,Arantxa Urretabizkaia,Kirmen Uribe eta Tere Irastortza).
Astegunez arratsaldeko 7etatik 9etara bisitau ahal izango da eta igandean 12:30etatik 21:30etara.