Unite Revolution Slider 2

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

GARA: Xole ARAMENDI |2019/12/17

chillidan leku‘Hitzak hots’ ikuskizunak bost ahots bilduko ditu asteazken honetan Chillida Lekun egingo den emanaldian. Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren olerkiak entzungo dira, Anjel Valverdek musikatuak.

Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia. Bost emakume. Bost poeta. Bost ahots. Denen hitzak hots bihurtuko dira asteazkenerako prestatu den saioan. 19.30etatik aurrera Chillida Lekun egingo da emanaldi berezia. Berezia letrak eta musika uztartuko dituen ekitaldia zuzenean grabatu egingo delako. Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko editoreak aurreratu duenez udaberrian ikusiko du argia grabazioak disko-liburu euskarrian.

Anjel Lertxundi eta Antton Valverde izango dituzte lagun asteazkenean. Oriotarra arduratuko da bost idazle protagonisten lanen sarrera literarioa egiteaz. «Bost poetika, bost ikuskera eta zortzi poema, zortzi kantu, hitzak hots bihurtuta. Bost poema, zortzi poema. Euskal konpas ezagunean bezala, zortziko bat osatzen du kontzertuak: 5/8 [...]», hauexek Lertxundik proiektu literario-musikal honen harira idatzi dituen hitzak.

Segidan poeta bakoitzak aurkezpena egingo du eta gero Antton Valverdek berak musikatu dituen zortzi olerkiak abestuko ditu Alos Duo –Alos Quartet-eko bi kide– taldearekin batera.

Emanaldia irekia da baina sarrera ia denak agortuta daude antolatzaileek adierazi dutenez.