Literaturiak Zarautz hartuko du maiatzaren 28tik 31ra. Odolean daramagu lelopean, ardoa izango da aurten literatur ekitaldien hari gidaria: Ardoa idazle askoren inspirazio iturri izan da historikoki, baina baita galbide ere. Asko dira ardoaren inguruan idatzitakoak. Era berean, ez dugu ahaztu behar zer-nolako garrantzia duen Euskal Herrian gastronomiak, jateak...
Literaturiak Zarautz hartuko du maiatzaren 28tik 31ra. Odolean daramagu lelopean, ardoa izango da aurten literatur ekitaldien hari gidaria: Ardoa idazle askoren inspirazio iturri izan da historikoki, baina baita galbide ere. Asko dira ardoaren inguruan idatzitakoak. Era berean, ez dugu ahaztu behar zer-nolako garrantzia duen Euskal Herrian gastronomiak, jateak eta edateak, eta, horri lotuta, Zarautzek eta inguruak txakolinarekin egiten dion ekarpena. Euskal literaturak herrigunea hartuko du hiru egunez, ekitaldi asko Modelo aretoan eskainiko dira, liburu berriak Garoa liburu-dendan aurkeztu eta liburu azoka izango da bi egunez Zigordia kalean. Hainbat idazlek hartuko dute parte Literaturian: Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Karmele Jaio, Jon Alonso, Tere Irastortza, Katixa Agirre, Danele Sarriugarte, Edorta Jimenez, Jule Goikoetxea besteak beste.