ARGIA
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 5637
Hamairu liburu, hiru katalogo eta bost zorro ARGIA, 2009-12-21.Urtekari batean eta euskal literaturaz argi egiteko asmoz jartzen naiz ordenagailu aurrean. Aurretik, egun askotan hartu ditut oharrak, goiz askotan nola hasi erabaki ezinda ibili naiz eta amaierarako utzi dut hasiera-kontua. Baina eskari honek ere bazuen bere galdera eta egiten dut ene artean
Gehiago irakurri: Hamairu liburu, hiru katalogo eta bost zorro
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 4848
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Sukaldeetatik jangeletara"ARGIA 2009-05-03, 20 or.Desagertu egiten dira toki batzuk eta beste batzuk habitatu, orain esan dezakegu habilitatu eta habitatu: luberri, borda-berri eta etxe-berri. Edo kabi-tu. Tokiekin batera baita bertan egoteko eta sentitzeko moduak ere:jarleku eta eserleku,lo-gela, egongela eta jangela.
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 6496
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Agorra" ARGIA 2009-9-13 , 2197 Zenb. Abuztua, udaren erdian, opor-hilabete bihurtu da. Denok, derrigor, atze-aurrerako omen gara, eta abuztukoa lasaitzeko, egoteko, ez ezer egiteko txanda dugu; gure gizartean, orain, ba omen dago-eta aisialdirako denbora.
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 6099
IRASTORTZA GARMENDIA Tere " Ezari emana" ARGIA 2008-12-28 , 2165 Zenb. Afrika bezala paperera ekarri mundua eta han banatu, sailkatu, neurtu. Gero etxe bat zegoen tokitik bi nazioen arteko muga pasatzen bada etxearena da okerra; geroago etxe hartakoak handik joaten ez badira ez dira izango besteentzat ez hango eta ez hemengo, bere jaiotetxeari atxikitzen zaizkienak identitate arazoak izango dituzte, edo izango da basa direlako edo ez aski unibertsal. Izan ere, paperetan gorde baita egoera bakoitza sailkagarri bihurtzen duen kasuistika bat, eta sailka ezin dena... ba horixe, halako salbuespenen poltsara sartu behar da.
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 7167
IRASTORTZA GARMENDIA Tere" Aberatsa bezala" ARGIA 2008-9-28 , 2152 Zenb. Gai bat behar duzunean hitz edo esaldi batekin etortzen da, eta bestela egunkariek emandakotik abiatzen gara sarri, garela idazle, ama, edo adiskide. Izan ere, hitz egitearen edota idaztearen egiteko bakarra ez baita informazioa ematea; izan ere, hitz egitean besteekin egon eta beste batzuk amultsuki goza gaitzaten nahi izaten baitugu.
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 6782
IRASTORTZA GARMENDIA Tere "Dakigunarengandik eta ez dakigunarengatik" ARGIA 2008-4-13, 2132 Zenb. Irakurri, uste dudanez, ez dakigunagatik irakurtzen dugu: ez dakizkigun gauzen berri izateko, gure usteak neurtzeko edota gure sentimenduei izen bat emateko ere bai, hainbestetan.