![]()  | 
![]()  | 
PENTSATU eta esan ezinaren arteko espazioa dun idaztea 
-beraz–: 
hirugarren espazio bat, behar bada, 
sodioak okupatu ohi zuen hirugarren espazioa, 
medikuak esaten zinanez beste inora iritsi ezinda geratzen diren
 botikek hartzen dutena bezalakoa, 
existitu ez arren,
 existitu ez arren 
intentzioentzat, desirentzat, gogoarentzat, esperantzarentzat 
balekoa, 
eta existitu ez arren
 orain pentsamenduekin bezala idaztearekin 
iritsi egin daiteke hirugarren espaziora 
sodioa gorde eta banatzen duen gorputzaren 
hirugarren espaziora, 
sinestea bera hain nekeza izan arren.


