Unite Revolution Slider 2

AZKEN BERRIAK

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
Azken urteetan ohi duenez, Bergarako IDAZLE ESKOLAk bere Ilunabar Literarioa antolatu du Aretxabaletan. Aurrekoetan bezala, aurten ere, Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat (Pamiela,2011) liburua aurkeztuko da bere jaioterrian. Karmele Igartua 2010ean hil zen eta bere poemak Itziar Gomez, gidoilari, aktore irakasle eta Idazle Eskolako kideak irakurriko ditu.

Aurkezpen horretan izango da, gainera, Tere Irastortza ere eta bere Eta orain badakit liburuko poemak irakurriko ditu. Molde honetan, Karmele Igartua eta Tere Irastortzak batera zuten egitasmoa burutuko da, zeinetan, elkarren irakurle ziren bi idazleren lanak batera aurkezten diren.

Baina , irakurketan, gainera , beste bi irakurketa ere izango dira. Bata, irudi bidez, Izaskun Etxeberriak egin duena. Izaskun Etxeberriak Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarentzat sortu ditu argazkiak. Izaskun Etxeberria, irakaslea eta bergarako Idazle Eskolako kidea da. Beste irakurketa, musikala izango da. Aitor Furundarenak Eta orain badakit (Pamiela,2011) libururako , Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabalekin batera sortutako musikaz eramango du Aretxabaletan. Aitor Furundarena, soinujolea, musika-sortzailea eta Musikeneko irakaslea da. Garikoitz Mendizabalekin batera argitara eman du Arnasak diska ( Elkar,2011)-n eta bertan Tere Irastortzaren hitzak ageri dira. Iñaki Telleria perkusionista , Barakaldoko Musika Bandako zuzendaria da, eta aspaldi, Eta orain badakit liburuko “ Perkusionista batentzako hitzak “ testuarentzat sortu zuen pieza bat.

Gehienbat eguzkitsua

19°C

Olaberria

Gehienbat eguzkitsua
Hezetasuna: 66%
Haizea: NNE at 11.27 km/h
Asteartea
Gehienbat lainotuta
9°C / 17°C
Astezkena
Hodeiak eta ostarteak
12°C / 18°C
Osteguna
Euria
13°C / 17°C