Unite Revolution Slider 2

AZKEN BERRIAK

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
poesia_hendaia2012a

ETA ORAIN BADAKIT ITSASO KONTRA BAT emanaldia HENDAIAN, Mendi Zolan.
Martxoaren 24an, larunbatean. 19:00etan.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
clara gangutia

Beasaingo Igartza ondoan dagoen ermita berritzeaz gain, bertan Klara Gangutia margolariaren lan bat jarriko dute. Ekitaldi horretan parte hartuko dute Tere Irastortzak eta Itziar Gomezek, bere testuak irakurriz.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Tere Irastortza eta Aitor Furundarena aritu ziren elkarrekin Eta orain badakit poema liburuaren irakurketan. Tere Irastortzak bere poemak errezitatu zituen eta Aitor Furundarenak libururako eta emanaldirako sortu eta egokitutako lanak jo zituen. Ekitaldi hartako hainbat pasarte ikus dezakezue IDAZLE ESKOLAk Youtuben duen kanalean

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
ilunabar_koldo_mitxelean

Aldez aurretik Aretxabaletan eta Donostiako Udal Liburuko Sotoan eta Beasainen aurkeztu dira Tere Irastortza eta Karmele Igartuaren liburuak. Guztietan jende asko erakarri du poesia, musika eta irudia elkartzen duen emanaldiak.

Aurrekoetan bezala, Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat (Pamiela,2011) liburuari ahotsa Itziar Gomezek jartzen dio.Karmele Igartua 2010ean hil zen eta bere poemak Itziar Gomez, gidoilari, aktore irakasle eta Idazle Eskolako kideak irakurriko ditu.

Aurkezpen horretan izango da, gainera, Tere Irastortza ere eta bere Eta orain badakit liburuko poemak irakurriko ditu. Molde honetan, Karmele Igartua eta Tere Irastortzak batera zuten egitasmoa burutuko da, zeinetan, elkarren irakurle ziren bi idazleren lanak batera aurkezten diren.

Baina , irakurketan, gainera , beste bi irakurketa ere izango dira. Bata, irudi bidez, Izaskun Etxeberriak egin duena. Izaskun Etxeberriak Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarentzat sortu ditu argazkiak. Izaskun Etxeberria, irakaslea, narratzailea eta Bergarako Idazle Eskolako kidea da. Beste irakurketa, musikala izango da. Aitor Furundarenak Eta orain badakit (Pamiela, 2011) libururako , Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabalekin batera sortutako musika oinarri hartuta. Aitor Furundarena, soinujolea, musika-sortzailea eta Musikeneko irakaslea da. Iñaki Telleria perkusionista , Barakaldoko Musika Bandako zuzendaria da, eta aspaldi, Eta orain badakit liburuko “ Perkusionista batentzako hitzak “ testuarentzat sortu zuen pieza bat.

k_m_ gonbidapena1

Aretxabaletako emanaldiaren bideoa hementxe ikus dezakezue

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
kabigorri2012

IRUNgo KABIGORRI elkarteak antolatutako topaketetan hartuko dute parte Tere Irastortza eta Aitor Furundarenak ETA ORAIN BADAKIT SOINU BAT emanaldiarekin. Tere Irastortzak Eta orain badakit (Pamiela) liburuko hainbat poema irakurriko ditu, eta Aitor Furundarenak soinuarekin lagunduko dio. Aitor Furundarenak liburu honen irakurketa musikala egin zuen, eta www.tereirastortza.com orrian entzun daiteke.

Emanaldia otsailaren 8an burutuko da, Irungo KABIGORRIn, arratsaldeko 7:30etan hasita. 45 minutu inguruko iraupena izango du.

Gehienbat lainotuta

18°C

Olaberria

Gehienbat lainotuta
Hezetasuna: 90%
Haizea: NW at 11.27 km/h
Astezkena
Hodeiak eta ostarteak
14°C / 26°C
Osteguna
Gehienbat lainotuta
17°C / 22°C
Ostirala
Hodeiak eta ostarteak
17°C / 21°C