Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
    liburuak13
    poesia
     catala1
 
Hirua eten bat izan daiteke, errepikapen baten hasiera, erditu ondorenean. triangelu Hirua askatze bat izan daiteke, begizta bat alde batetik begiratuta, ebaki ostean, lore erdi bat, oraindik, hasiera bat, tarte batean. triangelu Hirukoa osa lezake begiak, triangelu bat sorbaldetatik alu-aldera, Munduaren jaiotza Courbet-enean eta ama gabeko triangelu Hirutasun Santua teologian. Hirutan izan daiteke Mari –airezko, suzko, lurtar–; hirutan bizi daitezke ahate eta anatideak ere, eta izan: izan.