Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
mundua
 
erderaz1
catala1
 
Hik bahekien behar ez zena botatzen.
Eta nik, hemen, dena gorde beharra.
Dena gordetzeko afana,
dena beharrezko izango dudalakoan
hirugarren espazioan,
estu-estu baldin bada ere,
dena jasota geratzeko aski balitz bezala
hizkia txikitzea.
 
Bat-batean nire gorputzean haztaka
deskubritzen dinat milaka kaxoi eta tiradera,
gorputz daliar bat
hustu eta erauzi ondoren berezko zuen zerbaitetarako apailatu beharra
heu iristen haizenerako erreserbatuko banu bezala,
hirugarren espazio bat heuk okupatzeko,
oraingoz Tsvietaievaren esanez betea
“-Ez da bizitza, ez heriotza-
Hirugarren egoera bat, berria.“
 
 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago