![]() |
![]() |
![]() |
AURRENEKOAN poesia hitz batez
hasten da
bere gisara
-poetak Jainko izan nahi baitu-.
Geroko poesia esaldi batez
hasten da
-poetak profeta izan nahi baitu-.
Gerogorako poesia ideia batez
baliatzen da
-poetak anphoran gorde nahi du-.
Azkenean poesiak hutsunea
zabaltzen du
-sortzeko espazioa behar da-.