Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

aquen do mar
galegoz2
FISTERRAkoak.
Itsasoak, berak, babesten nauen lekua da itsaso kontra bat
KARMELE IGARTUA
Atzeko pertxari heldu
eta katramilatu egiten dira gainerako guztiak.
 
Atzoko arropa jazten ez badut…, nire artean.
Aspaldi bezala,
lehengoa naizelako,
edo lehengoa banintz bezala jarraitzeagatik,
bistan da, lehenegoan jarraitu dezakedala pentsatu nahi dudala.
 
Hurrengo enegarreneko eguna da
eta banoakizu atzoko arropetara
lehengoan jarraitu beharrak
bultzatuko nau gaur ere irtetera, izaten ausartzera.
 
Pertxa eta armarioa txukundu
atzera.
Ate atzean da beste guztia,
gainerakoa,
muga gabe hedatzen dena,
azken lurmuturraren izua errotzen duena
eta nola ez
azken lurmuturraren aurrean korapiloa askatzen duena
egun bakoitza eta hurrengoaren enegarrenekoak
katebegi luzeko bakana direla onartu ezkero.
 
Azken lurmuturreraino
lur eskutadatxo bat
paparrean
runak eta kuttunak bezala
itsaso-kontra horretaraino
 

Fisterra itsaso kontra bat da eta.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago