• Tere Irastortzaren liburuak
    Son nueve, los pájaros
  • Izen gabe, direnak. Haurdunaldia beteko khantoriak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Multimendia: Irudiak, Entzuketak, bideoak...
    Gehiago irakurri...
  • Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten. Edición bilingüe

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

MAKUSO, Juan Ramon"Bizitzan ikasten"  DIARIO VASCO  2011-12-2.

liburuak12    
Bizitzan ikasten

Gizakiak izatez jakin nahi du, Aristotelesek horrela utzi zuen idatzita, eta gizakiaren ibilbideak hori erakusten du. Tere Irastortza poeta zaildua da, ez alperrik oso gaztetatik bere poesia jorratzen hasi zen, eta gure artean, beraz ezaguna da. Beste behin kaleratu du beste poesia liburu bat, 'Eta orain badakit'.

Lan honetan, idazleak egiten du nolabaiteko ariketa bere ibilbidean, bere bizitzan, zein diren jasotako bizipenak, eta horien sintesi bat edo plazaratzen du; badago liburu honetan sintesi poetiko eta poetaren giza sintesi existentzial bat. «Bere baitatik atera hitzak/ eta luma bila hasten dira aurrena/ eta lumak sumatzen ditu/ aspaldiko bi poema// iragan-ezinetik desertuko ziruditenak./».

Bere esperientziatik abiatuta, gai asko jorratzen ditu Irastortzak liburu honetan, eta bere tonua, barne-barnekoa da, soseguz egindako gogoeta lirikoa eskainiz. Ahalegin bat ere antzematen zaio poetari gaiak aurkezterako orduan, hurbiltasuna ageriko agerikoa baita. Hurbiltasunak liburuaren alde egiten du, irakurlea bidaide bihurtzen baita." Mina, berriz, sorgor etorri zaizu/ gauera./ Zure minaren lekuko izateak ezeren jakitun egingo banindu bezala/ erantzuten dizut,/ jakite hutsaz libratu ahal bazintut bezala./»

Aipatu dugun hurbiltasun horretatik abiatuta, aipagarria da gorputzak idazlearentzat duen protagonismoa. Materiatik abiatuta, poetak sortu du imaginario bat, non materiazkoa eta izpiritukoa zubi batetik elkar topo egiten duten. Horretarako idazleak erabili dituen metaforak oso egokiak dira, eta emaitza begi bistakoa da: idazleak transmititu egiten du eta irakurleak jaso egiten du poetaren asmoa. Patxadaz irakurriko duzu liburua irakurle, eta gozatuko duzu.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago