MUGALARI
- Xehetasunak
- Kategoria: MUGALARI
- Bisitak: 3995
Irastortza Garmendia, Tere "Oturuntza" Mugalari GARA.Beste batzuetan bezala elkartu ginen. Aspaldiko lagunak gara, lagun zaharrak. Oraingoan , elkar ikusi gabe ginen aspaldian, eta elkarri begira ere egon gintzaizkion : bati bizitzak eman dion pasarea, besteari urteek erantsi dioten gozotasuna eta dotorezia.
- Xehetasunak
- Kategoria: MUGALARI
- Bisitak: 5078
Irastortza Garmendia, Tere "Nork aditu" Mugalari GARA. Batzuetan, liburu baten ostean beste bat irakurtzeari ekin aurretik , ene baitan pausatu diren testuak birpasatzen ditinat : Bereterretxeren kantoria eta Mondragoeko erreketarena, Mila Lasturkoaren kantua eta Bultziko leiotik ; Kantarik ederrena eta Ruthen liburua; Salinasen poemak eta abar eta abar eta abar luzagarri bat.
- Xehetasunak
- Kategoria: MUGALARI
- Bisitak: 4543
Irastortza Garmendia, Tere "Mundua gure baita" Mugalari GARA. Batek egunkaria goizean irakurtzen duenean edo irratiko partea entzun duenean, mundua sartzen du bere baitara. Leihotik begiratu eta inguruan zer gertatu den frogatu nahi duenak bezala : aurreko okindegia zabaldu dute, autobusa geratu da bere geltokian eta garaiz nabil, etxekonekoa jaiki da eta jarri du goizeko labadorakada…
- Xehetasunak
- Kategoria: MUGALARI
- Bisitak: 4644
Irastortza Garmendia, Tere "7X." Mugalari GARA.Bero egin din. Beroegi kafe bat, berriz eskatzeko. Mahaian utzi koaderno-liburuak eta Coca-Cola eskatu dinat. “Ez,Pepsi”, erantzun zidan .
- Xehetasunak
- Kategoria: MUGALARI
- Bisitak: 3704
Irastortza Garmendia, Tere "Baldintza gabeko irakurri" Mugalari GARA. “ Jaunak esana “ ziotenan amaieran mezetako irakurtzaileek. Eta hala entzun ninan nik aurrena Jaun haren hitza. Gero Itun Berriko ebanjelioak eta gutunak zirela jakin ninan, baina beti halako ahozkotasun baten xera geratu zaien parabola eder eta esanguratsu haiei.
- Xehetasunak
- Kategoria: MUGALARI
- Bisitak: 3951
Irastortza Garmendia, Tere "Bat horri" Mugalari GARA. Jesus liburua irakurtzen ari naiz. Pagolarena eta hitzik aldatu gabea . Liburuak Jesusek sendagile gisara ekarri zuen mezu-berrikuntza eta sendabidea azpimarratzen du.