ARGIA
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 5862
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Bizi puskak eta puskak biziz " ARGIA 2002-5-12 , 1853 Zenb. Obaba ezagutzen ez zuen Sakanako gazte batek, gaupasa luzeak egin zituen «Spoon Rivereko antologia» irakurtzen, agian. Edo demagun Edgar Lee Mastersen poemak ez dituela sekula irakurri, eta hegazti errariek xuxurlatu dizkiotela -hegotik iparrerantz doazela- pasadizo guztiok, bizitzak paperetan lerratzera joan denean. Kontua da Juanjo Olasagarrek puskak biziz atondu dituela bizi puskak.
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 5713
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "«Lagun izoztua»rentzat" ARGIA 2002-2-24 , 1843 Zenb. Azkena, nahiz eta »Goio»k, Joseba Sarrionandiak ez oso aspaldian bere liburu batean erlojuei buruz ziona errepikatuz dion «Erlojuak desakreditatuta daudela» Markos Zapiainek gaurko egunkarian gogoratzen duen bezala.
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 5520
IRASTORTZA GARMENDIA, Tere "Karramarroena" ARGIA 2001-12-9, 1833 Zenb. Aurreko batean, hipermerkatu horietako bateko arrandegian bizirik antzeman nituen itsaskari batzuk. Hurreratu orduko jabetu nintzen askok eta askok horren gustuko dituzten perzebe eta ez dakit zer nolakoak zirena.
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 5919
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Garena garela" ARGIA 2001-10-7, 1824 Zenb. Ikasle batek rabinoari galdera asko egiten omen zizkion, eta rabinoak ez omen zion erantzun ere egiten, isiltasunarekin ez bazen. Orduan, ikasleak, modu horretan inongo aurrerabiderik ematen ez ziolakoan, esan omen zion ez zeukala zertan bere ikasle izanik, ezeri erantzuten ez zionez.
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 6008
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Zu ni bazara" ARGIA 2001-7-1, 1814 Zenb- Horrela mintzatu omen zitzaionan lagun bati, begiak begietan, hilzorian zeukan anaia. «Zu ni zara», esanez. Irudituko zain hasiera tragikoa eman diodala gutunari. Baina, esaldia amodiozko deklaraziotzat har dezaken, edota etsipenari itxaropena uztartzen diotenetakotzat. Inolaz egiazkoa dun, norbere mugak onartzen dituen heinean, eta gainditu nahi dituen heinean.
- Xehetasunak
- Kategoria: ARGIA
- Bisitak: 6142
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Esaten ez denaz" ARGIA 2001-5-6, 1806 Zenb.Telefonoz hitz egin nahi ninan hirekin. Baina ez hengonan. Ez zekinat. Agian, udaberri gaueko hegoi epela hartu dun txakurrarekin paseatzeko; agian hire adiskideetara hurbildu haiz oporraldiotarako planen bat egitera...