search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

KAMIO, Ariane" Alde erantziko lanak "

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

Ariane, KAMIO--GARA--

   

HARI MUTURRAK

«Hari mutur mordoa du liburu honek eta irakurleak bere hariari tira behar dio; badago gai bat Virginia Woolfi buruzkoa, edo beste bat etimologiari buruzkoa – adibidez, ‘andere’ hitza nondik datorren–. Arkatzarekin irakurtzeko liburu bat da, hainbat gai eta gogoeta biltzen dituelako», aipatu zuen Iñaki Bastarrikak.

   

Azken urteetan poesia izan da Tere Irastortzari etorri zaion idazteko moldea. Generoan osatutako azkena izan zuen «Mundua betetzen zenuten», heriotzara egindako hurreraketa poetikoa, 2015ean. Hura igarota, etena, apurketa literarioaren beharrean aurkitu zen zaldibiarra eta urteetan koadernoetan bildu- takoak liburura ekarri ditu orain.

80ko hamarkadan hasi zuen bere literatur bidea Tere Irastortzak (Zaldibia, 1961) “Gabeziak” lanarekin. Ordutik hona emankorra izan da osatutako lana, gehientsuena poesiaren alorrean egina, noizean behin saiakeran, baita narratiban ere. Ikusezinak, ezkutuak, esan ezinak... kode enkriptatuetan egin ditu zaldibiarrak bere sorkuntzetako asko. Azkena, 2015ean argitaratua, (“Mundua betetzen zenuten”, Pamiela), heriotzari egindako hurreraketa proposatzen zuena, bere izaera naturala aldarrikatuz eta egungo artifizialtasunari kritika eginez. Nola atera den heriotza etxeetatik kanpora. Nola izan den kanporatua, externalizatua.

Azken urteetan joera poetikoarekin aritu da lanean Irastortza, idatzitako gehientsuena poesia bera izaki. Baina eten baten beharrean ikusi zuen bere burua azken obra argitaratu ostean. Beste molde batzuetan aritzeko bultzadaz-edo, eta izaera poetikoa alboratu gabe, idazlearen alde erantzia erakustera datorren bilduma aurkeztu zuen atzo, “Txoriak dira bederatzi”, berau ere Pamiela argitaletxearekin kaleratua.

«Lou-Andreas Salome emakume idazleak Freudi idatzitako gutun publiko batean adierazten zuen kontzientea eta inkontzientea, dena direla bat. Pertsonek erakusten dugula alde ona, eta alde erantzia askatu egin behar dela. Beste batzuk alde erantzia erakusten dute, eta erakutsi behar zaiela aurpegi ona erakus- ten. Azken urteetan poesia idatzi izan dut. Ez nekien 50 urte baino gehiagorekin egin zitekeenik, baina haustura bat behar nuen. Eta lan honek idazlearen alde erantzia erakusten du».

Alde erantzi hori 2010etik oraintsura arte idatzi dituen liburuetarako hartutako ohar, gogoeta eta apunteetan aurkitu du Irastortzak. Beste modu batera idatzitako gauzak erreskatatu ditu eta modu fragmentario batean aurkeztu. «Nire liburuak argitaratu aurretik hartutako oharrak, gogoetak, berriro planteatzeko saiakera bat da». Baina ze estilotan egina? «Euskal emakume idazle edo irakurle baten liburua da».

«Euskal idazle batek hizkuntzarekiko atxikimendua behar duelako, askotan transmititzen ez dena. Euskaldunok abantaila handi bat dugu, hizkuntzak gure pentsamenduen sormenera eraman gaitzakeela. Jarriko bagina gure hizkuntzaren aztarnak arakatzen, sentituko ginateke zaharragoak». Eta liburua idaztera eraman zuen arrazoietako bat mamitu zuen. ‘On’ hitza. «Badirudi azkarra izateak, dirudun izateak, posizio sozial bat izateak antipatiko izatera behartzen duela jendea. Onaren zentzu peioratibo bat garatzen da. Baina ‘on’ izan da ‘ondorengoa’ ekarri duena, transzendentzia eman diona gure bizit zari. ‘Lekuona’, ‘amona’, ‘aitona’...». Horrela hasi zituen Irastortzak libururako asmoak, semantikaz eta gramatikaz harago, gogoetari eta literaturari berari ere leku egiten diona.

Emakume, idazle, irakurle

Emakumea da “Txoriak dira bederatzi” liburua mamitzen duen beste eremuetako bat. «Ikasketadun belaunaldi bat gara. Emakumetasuna beste modu batera bizi eta irakurketa ere aldatu egin da. Emakume idazle askoren lanak itzuli izan ditut. Hainbat emakumek urtetan lagundu didate, itzal bat izango balira bezala». Virginia Woolf, Hannah Arendt edo Lou-Andreas Salome ditu aipagai, beste batzuen artean. «Emakume haiei buruz idatzitakoak argitara zitezkeela pentsatu nuen, ondorio batzuetatik beste bide batzuetara eraman nautelako».

Idazle eta irakurle izaerak badu zeresana bere azken lanean –Saio eta Testigantza sailean sailkatua– hirugarren osagarri gisa. «Literaturan bilatu dut nire bizitzako lagun talde handi bat. Edertasun bat eta gauzak ikusteko modu bat erakutsi izan dizkidate. Bada zor bat irakurle bezala beste idazle batzuei diedana».

Tere Irastortzaren azken ekarpen literarioa Iñaki Bastarrikak egindako ilustrazioez lagunduta argitaratu da. Liburuaren edukia azaltzeko hariak baliatu zituen ilustratzaileak metáfora modura. «Hari mutur mordoa du liburu honek eta irakurleak bere hariari tira behar dio; badago gai bat Virginia Woolfi buruzkoa, edo beste bat etimologiari buruzkoa –adibidez, ‘andere’ hitza nondik datorren–. Arkatzarekin irakurtzeko liburu bat da, hainbat gai eta gogoeta biltzen dituelako».

Tere Irastortzak bere koadernoetan bildutako gogoeta, gerturaketa literario, apunte, saiakera eta beste hainbat fragmentu bildu ditu lan honetan. Ateak zabaltzen dituela jarri zuten azpimarran Bastarrikak berak eta Jose Angel Irigaray editore eta idazleak. «Irakurleari dagokio lana osatzea. Esker-eskuineko bilbe hori irakurleak egin behar du». Literaturaren “B” aldea erakutsi du idazle zaldibiarrak, «pausatuki irakurtzekoa», baina betiko taupada poetikoaz estalitako geruzaren azpian osatutakoa.