Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
hemeroteka    
Idazle Eskolaren arduradunak atzo Donostian egin zuten agerpenaren . Ruben Plaza    
BERRITZAILEA Ikastordu presentzial
eta telematikoak eskaintzen dituzte ikasleentzat

Joseba Imaz /Donostia

EUSKARAZ ONGI idazteko ikas- Aurpegi ezagunak izango dira. Euskal Idazleen Elkarteak, UNEDek eta Eusko Ikaskuntzak antolatu eta IVAPek babestuko Idazle Eskolan izena emateko aurrematrikula epea zabalik baitago.Eskolak datorren hilean hasiko du lehen ikasturtea, eta graduondoko ikasketa gisa eskainiko da.

Idazle Eskola “euskaraz ongi idatzi eta ongi ulertu izateko” ikasleak trebatzea du helburua, eta horretarako idazketa literarioa nahiz profesionala hartuko ditu ardatz. Orotara edukiko dituen 300 ordutatik , lehen ikasturtean 150 emango dira, eta irakastorduak presentzialak eta telematikoak izango dira.

Lehen ikasturtean zehar, 120 ikastordu presentzial burutuko dituzte, larunbat goizetan, Bergarako UNEDen . ainerako 30 orduak, berriz, Internet bidez egiteko aukera izango dute ikasleak.

Aurpegi ezagunak izango dira : Tere Irastortza, Jon Alonso eta Jexux Eizagirre, hain zuzen ere. Emango dituzten ikasgaiak, berrik, zenbait ardatzetan oinarrituko dira. Alde batetik, imitazioa, egokitzapena eta itzulpengintza jorratuko dituzte; bestetik, narrazioa, argudiaketa eta irudigintza.

Bigarren ikasturtean, ikasleek arlo desberdinetan espezializatu ahal izango dute. Aurrematrikula egiteko epea irailaren 30erarte zabalik egongo da. Interesatuak dagoenak honako web orrietara jo dezake aurrematrikula egiteko: www.idazleak,org eta www.asmoz.org/ieskola.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago