• Tere Irastortzaren liburuak
    Son nueve, los pájaros
  • Izen gabe, direnak. Haurdunaldia beteko khantoriak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Multimendia: Irudiak, Entzuketak, bideoak...
    Gehiago irakurri...
  • Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten. Edición bilingüe

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

IRASTORTZA GARMENDIA Tere " Ezari emana" ARGIA  2008-12-28 , 2165 Zenb. Afrika bezala paperera ekarri mundua eta han banatu, sailkatu, neurtu. Gero etxe bat zegoen tokitik bi nazioen arteko muga pasatzen bada etxearena da okerra; geroago etxe hartakoak handik joaten ez badira ez dira izango besteentzat ez hango eta ez hemengo, bere jaiotetxeari atxikitzen zaizkienak identitate arazoak izango dituzte, edo izango da basa direlako edo ez aski unibertsal. Izan ere, paperetan gorde baita egoera bakoitza sailkagarri bihurtzen duen kasuistika bat, eta sailka ezin dena... ba horixe, halako salbuespenen poltsara sartu behar da.

argia    
pdf    

Afrika bezala paperera ekarri mundua eta han banatu, sailkatu, neurtu. Gero etxe bat zegoen tokitik bi nazioen arteko muga pasatzen bada etxearena da okerra; geroago etxe hartakoak handik joaten ez badira ez dira izango besteentzat ez hango eta ez hemengo, bere jaiotetxeari atxikitzen zaizkienak identitate arazoak izango dituzte, edo izango da basa direlako edo ez aski unibertsal. Izan ere, paperetan gorde baita egoera bakoitza sailkagarri bihurtzen duen kasuistika bat, eta sailka ezin dena... ba horixe, halako salbuespenen poltsara sartu behar da.

Afrika bezala paperean marraztu ideia eta baloreen mundua. Jakintza guztia hipotesiak baieztatzeko eta arazoak bertan ebazteko metodologian zentratu eta makro-pentsamendu orojakile eta oro-suntsitzaile bat sortu eta egituratu, errepikatu han eta hemen, ikasleak hezten dituzten unibertsitateetan erakutsi, hango unibertsitarioak jakintsu bihurtu eta komunikabideetan makro-pentsamendu horrekin denean argi ematen saiatu, eta azkenean jokamoldeak eta pentsamoldeak, errepikapenaren poderioz, unibertsaldu, lehen zen guztia ahaztuz.

Gero bi mundu geratzen badira izango dira: bata, makro-pentsamenduaren araberakoa eta bestea, beste modu batean arautu beharrekoa, behar bada zigortu beharrekoa arrastora sartu arte. Bada aski baliabide horretarako. Esate batera, 2001eko Ekonomiako Nobel Sariak Joseph E. Stiglitzen arabera urte batzu barru AEBetan diru gehiago beharko da ziurtasunean (Barne-Ministeritzetan eta gerletan) hezkuntzan baino. Izan ere, kartzelan pasatzen den urte batek Harvarden pasatzen den urtebetek baino gehiago balioko omen du eta.

Baina, hara nola... baina papera galdu egin dugu! Eta non da baino beste mundu hura? Oh... barkatu, pentsamendu hori aldendu egin da eguneroko bizimodutik, bakarren batek ondo baizekien xehetasun horiek teoria orokorra baieztatzeko bakarrik zirela. Ah... eta gero krisia etor datorrela! Lasai oraingoz. Makro-pentsamenduak oso argi utz dezake nondik eta nola sortu den, zein faktoreren ondorio den, baina ez zer egin hortik alde egiteko. Bat-batean ekonomiaz zekiten guztiek ez dakite ezer, eta ezer ez zekitenei zertan galdetu? Galdera ez da zer egin behar dugun? Galdera bihurtzen da zer egin behar dute estatuak, enpresariek? Zer egin behar dute besteek? Zer egin dute gaizki beste guztiek?

Gu zera... eguneroko biziaren gaineko erabakimenaz gabetuak ginen, eta orain makro-pentsamendu gabe etortzen zaigu burura Marik zioena: ezari emana ezak eramana dela.

Tere Irastortza

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago