Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Agurtzane Solaluzek Ean, Abuztuaren 1etik 7ra bere lanak erakutsiko ditu.

Margolariak dionagatik 2010eko insomnio gau batean bere margolanak eta poesia elkartu nahi izan zituen eta urtebete eman du  bere barne-diskurtsoa poesiaren ispilu aurrean jartzen. Horretarako hainbat euskal poetren testuak erabili ditu ( Harkaitz Cano, Luigi Anselmi,Miren Agure Meabe,Iñaki Irazu,Arantxa Urretabizkaia,Kirmen Uribe eta Tere Irastortza).

Astegunez arratsaldeko 7etatik 9etara bisitau ahal izango da eta igandean 12:30etatik 21:30etara.